argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Futbol Federazioko presidente Angel Maria Villar bilbotarra atxilotu dute
  • Espainiako Futbol Federazioaren kontrako polizia operazioan Angel Maria Villar presidentea eta haren seme Gorka atxilotu dituzte besteak beste, El País egunkariak jakinarazi duenez.

Jon Torner Zabala @jtorner 2017ko uztailaren 18a

Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek agindu du operazioa. Polizia iturrien arabera, Villar aita-semeek Federazioa euren mesedetan baliatu dute eta, gainera, lekuko federazioetako agintariei fabore-tratua eskaini diete euren aldeko bozka emateagatik.

Guardia Zibilak gutxienez hamar lagun atxilotu eta hainbat egoitza miatu ditu, tartean Espainiako Futbol Federazioarena, herrialde mailako futbol federazio batzuenak eta Gorka Villarri lotutako enpresenak.