argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Felipe VI. Erregea Katalunian da, jendarteak eta politikariek isolatuta
  • Gironako Premios Princesa sariketara joana, Katalunian da Espainiako Erregea igandetik. Kataluniako buruzagi politikoen aurkako epaia jakin denetik, bertara egin duen lehen bisita da. Sozialki eta politikoki, aislatu egin dute.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 05
(Argazkia: CDR Castellar)

Igande gauez heldu zen Espainiako Felipe VI. Erregea Bartzelonara, biharamunean Gironan burutzekoa zen Premios Princesa sariketa tarteko. Bartzelonako Diagonalean kokatuta dagoen Juan Carlos I hotelean hartu du egunotarako ostatua, eta igandean bertara heldu zenean, hainbat herritarrek protesta eta kazola hots artean egin zioten harrera. Bi ordu baino gehiagoz, Diagonaleko errepidea ere moztu zuten herritarrek, hirira sarreran. Mezua argi: Espainiako Erregea Katalunian ez dela ongi etorria.

Hornidura eta segurtasun falta tarteko, astelehenean Gironan egitekoa zen Premios Princesa sariketa Bartzelonako Kongresu Jauregira lekualdatu zuten azkenean. Erregeak bisitarekin kalean presente egotea asmo bazuen ere, hotela eta Kongresu Jauregiaren artera mugatu da bere mugimendu eremua. Izan ere, jendarteak zein politikariek aislatu egin dute.

Hainbat agintari kataluniarrek erregearen autoritatea aitortzen ez dutela adierazi dute, Generalitateko presidente Quim Torrak, Parlamentuko presidente Rogert Torrentek eta Ada Colau alkateak kasu.

Agintariak nola, herritarrek ere autoritatea ukatu diote hainbat protesta bidez, sinbolikoena izanik bere erretratuei su eman izana.

Sariketan ere egon da antzerako keinurik: sarituetako batek, Xavier Ros-Oton matematikariak, lazo horia jantzirik jaso zuen saria.