argia.eus
INPRIMATU
Igeldoko galdeketa, igandean
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du Igeldoko herri galdeketa legezkoa dela eta igandean (azaroak 10) egingo dela. Espainiako Estatuaren abokatuak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio galdeketa debekatzeko, epaitegiz aldatu eta gero.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 08a
Itxas Aurre elkartekoak desanexiorako galdeketa eskatzen. Argazkia: Irutxuloko Hitza.

Abokatuak Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian zuen egina eskaera, baina eskumen zalantza tarteko, epaitegiz aldatu du. EAEko Auzitegi Nagusiak hogei eguneko epea eman dio Foru Aldundiari Igeldoko espedientea bidaltzeko. Diputazioaren ustez, legearen, demokraziaren eta herri borondatearen aurka jotzen ari da Espainiako Estatua. Donostiako PP alderdiak baino ez du babestu Espainiako Estatuaren abokatuaren eskaera.

Igeldo auzoa Donostiatik bereizteko prozesua 1995ean jarri zuen abian Itxas Aurre elkarteak eta ordutik eskatu du herri galdeketa.