argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Estatuak polizia indarrak Kataluniara bideratu zituen asteartean
  • 700-800 polizia gehiago egongo dira datozen egunetan, herritar askok dagoeneko "Piolin II" izena jarri dion operazioan.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 09a
2017 urriaren 1eko irudi bat (argazkia: Amnesty International).

Kataluniako independentzia prozesua dela-eta preso dauden politikari eta ekintzaile sozialen aurkako auziaren sententzia jakiteko gutxi falta da eta Espainiako Estatuko Barne Ministerioak polizia indarrak bideratu ditu Kataluniara. 700-800 polizia inguru gehiago egongo dira hiriburu handietan. Bartzelonan espero dituzte mugimendurik eta protestarik handienak.

Jon Iñarritu EH Bilduko parlamentariak Espainiako Estatuko Gorteetan, Twitter bidez polizia indarren bideraketa honi “Piolin II” izena jarri dio. Izan ere, jende ugarik gogoratu du 2017ko urriaren 1ean Katalunian egin zuten zuten erreferendumean egondako polizia indarren kopuru handia, eta gehienek gogoratu dute orduko polizia indarrak Piolin marrazki bizidunetako pertsonaiaren irudiarekin margotua zeraman ontzi batean zeudela gordeta.