Espetxean pandemia garaian bizi izan den egoera "larriaren" berri emateko Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin dute plataformako kideek. Navarra Suma eta PSN taldeak ez beste, guztiek bat egin dute haien aldarrikapenekin.
Koronaboirusak ondorio larriak eragin ditu kartzela barruan. Martxoan, izurritea heldu eta neurri zorrotzenak aplikatu zirenetik, espetxeetan eman diren egoerak salatu dituzte SOS Presoak Covid plataforman bat egin duten eragileek. Gaur Nafarroako Parlamentura eraman dute aldarrikapena eta batzorde berezian, presoen egoeraren berri eman dute. Estatu espainiarreko espetxe zuzendaritzak neurriak "berandu eta gaizki" hartu dituela salatu dute, beti eskubideen murrizketan oinarrituta. Europako beste herrialde batzuk ordea, pandemiaren ondorioak kartzela barruan ez pairatzeko bestelako neurriak hartu dituztela azaldu du Mikel Mundiñano SOS Presoak Covid ekimeneko kideak parlamentuan.
Presoen askatasunaren alde azaldu da EH Bildu, egoera honi erantzuteko erarik onena bezala. Legezkoa dela azaldu du, gainera, Arantxa Izurdiaga, EH Bilduko parlamentariak. Bat egin du neurriarekin Geroa Baik. Blanca Regulez parlamentariak, legea betetzea besterik ez dela eskatzen ari azaldu du eta bis a bisak, bisitak, teledeiak mugatzeak dituen isolatze ondorioak bere hartu ditu Ahal Dugu alderdiko Ainhoa Aznarezek.
Ez dute horren jarrera Irakia erakutsi, ordea, Navarra Sumak eta PSNk. Kartzela barruan dauden pertsonan egoerarekin eta pandemia garaian aplikatu zaizkien isolamenduak normalak direla esan du Iñaki Iriartek. PSNko Maria Magdalenok kalean bizi izan dena kartzelarekin alderatu du.