argia.eus
INPRIMATU
Espainiako erregearen bisitaren aurkako protestak Zizur Txikian
  • Hamarnaka lagun bildu dira Espainiako erregeak Nafarroan egitekoa duen bisita salatzeko.

Mikel Eizagirre 2020ko uztailaren 27a
Argazkia: LAB.

Espainiako erregea Iruñean egitear den bisitaren aurrean, elkarretaratzeak egiten dabiltza hamarnaka herritar. Protestarako deialdiak antolatu dituzte hainbat eragilek. Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxeak, adibidez, prentsaurrekoa egin du 10:00etan Plaza Gorrian, eta 11:00ak aldera Aspacera gerturatzeko dei egin du. “Ez zarete ongi etorriak! Monarkia Kanpora” da euren lema.

Ernaik ere erregearen etorrera salatu du:

LAB eta ELA sindikatuek ere deiturik, elkarretaratzea egin dute 11:00etatik aurrera Zizur Txikiko Aranzadi argitaletxearen aurrean. “Monarkia kanpora, hemen langileok erabaki” aldarrikatuko dute elkarretaratzean.

Argazkia: Ahotsa.
Argazkia: Esparru gaztetxea.