Astearte gauean zenbait lagunek Felipe VI Espainiako erregearen argazkiak erre dituzte Banyoles herriko udaletxearen aurrean. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako sententzia ospatzeko egin dute.
CUPek deitua zuen elkarretaratzea, Estrasburgok emandako sententzia ospatzeko asmoz, Europako auzitegiak ebatzi baitu Espainiako errege-erreginen argazkiak erretzea ez dela delitua.
2007an bi gazteri hamabosna hilabeteko kartzela zigorra ezarri zieten manifestazio batean ekintza horregatik eta orain, Estrasburgoren epaiaren ondorioz, gazteek espetxea ekiditeko ordaindu zituzten 2.700 euro itzularazteaz gain, bakoitzari 9.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko die Madrilek.