Felipe VI.a Espainiako erregea Iruñean egongo da asteazkenean Nazioarteko V. Arkitektura Kongresuaren inaugurazioan eta MTorres enpresa bisitatuko du.
Inaugurazio ekitaldia 11.30ean hasiko da Baluarte jauregian eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaria ere bertan egongo da.
Nafarroako hiriburutik hamar kilometrora dagoen enpresa, berriz, 16:30ean bisitatuko du Espainiako erregeak.
Nafarroako Legebiltzarrak monarkiaren gaineko kontsulta eskatu du
Bisitaren aurretik, Nafarroako Legebiltzarreko bozeramaile batzordeak erreferenduma eskatu du astelehenean, monarkia edo errepublika herritarrek hautatu dezaten. Ezkerra alderdiak abiatutako iniziatiba Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Duguk babestu dute. UPN, PSN eta PP alderdiak berriz aurka daude.
José Miguel Nuin Izquierda-Ezkerrako alderdikideak honakoa adierazi du ekimen parlamentario horren harira: “Oso tristea da demokrazian kontsulta egin ez izana”.