Felipe VI.a Espainiako erregea Bilbon izango da ostiralean Espainiako III. Zuzendarien Biltzar Nazionalean, lehenengoz errege denetik.
Besteak beste, José Manuel Soria Espainiako Industria Ministroak, Fátima Báñez Enplegu ministroak eta Moulay Hafid Elalamy Marokoko Industria Ministroak hartuko dute parte.
Irabazteko berrindustrializatu da kongresuaren izena eta urriaren 30ean eta 31an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Kongresuko arduradunek azaldu dutenez, 2.000 zuzendari eta enpresa eta politika munduko 40 hizlari etorriko dira.
Bertan izango dira euskal agintariak ere, horien artean, José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea —Iñigo Urkullu lehendakariaren ordez— eta Ibon Areso Bilboko alkatea.