argia.eus
INPRIMATU
Espainiako erregea Bilbon eta Donostian izango da ostiralean
  • Espainiako erregea ekitaldi banatan egongo da ostiralean Bilboko Iberdrola dorrean eta Donostiako Miramon parkean, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Donostian protestarako deia zabaldu dute.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko maiatzaren 03a
Espainiako erregea.

Bilbon “Berreskuratutako memoria. Aztarnak AEBen historian” erakusketa bisitatuko du Iberdrola dorrean. Iberdrolak emandako deskribapenaren arabera, “monarkia hispanikoak Ameriketako Estatu Batuen sorrerari egindako ekarpen ezagutu gabera hurbilpena”, proposatzen du erakusketak.

Arratsaldean berriz, Donostiako Miramon parke teknologikoan izango da erregea. Makina-erreminta, Osagarri eta Erreminten Fabrikanteen Elkarte Espainiarraren 70. urteurrena dela eta ekitaldi instituzional bat egingo baitute.

Donostian elkarretaratzea deitu dute 11:30ean Miramonen protesta egiteko.

Hona LABek egindako deialdia: