Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango dira Espainiako errege-erreginak abenduaren 5ean, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak antolatzen duen Arte Ederretako Merezimendurako (sic) Urrezko Domina ekitaldian.
Ekitaldia 12:00etan izango da, eta gonbidatuei bertan 11:30ean egoteko eskatu diete, nola jantzita joan behar duten zehazteaz gain. Gizonezkoek jantzi iluna eraman behar dute eta emakumezkoek soineko motza.
ARGIAk eskuratu ahal izan duen gonbidapen hau zabaldu dute hainbat pertsonaren artean.