Espaniako Barne ministro Fernandez Diaz ERCko buru Oriol Junquerasekin lotzeko ustelkeria kasuen bila konspiratzen grabatu zuten. Publico egunkariak publikatu ditu audioak.
Iruzurraren aurkako Kataluniako bulegoko Daniel de Alfonso zuzendariarekin izandako elkarrizketan Barne ministraria konspirazio tonuan entzun daiteke. Planeta taldeko hedabideetan publikatzeko nahia zeukala entzun daiteke audioetan.
Kataluniako Gobernuko Convergènciako bi kontseilarieren aurka ere egin nahi izan zuen Fernandez Diazek, Felp Puig eta Francesc Homs-en senideak ustelkeria kasuetan nahasiak izan daitezkelakoan.
Grabazioetan entzun daitekeenez, Fernadez Diazek independentisten aurka jotzeko unean, PSC nahastuta egon zitezkeen kasuetan –hainbat udaletxetan– sahiesten saiatu zen.
Grabazio hauek publiko egiteak polemika handia eragin du, nahiz eta Espainiako hedabide nagusiek ez duten azalean jaso. Ustelkeriaren aurkako bulegoko zuzendariak esan duenez “guk ez dugu konspiratzen, ez nik neuk behintzat. Eskatzen didanarekin biltzen naiz, besterik ez”.
Gertakaria Kataluniako Kontsulta garaian argira atera zen Jordi Pujol presidentaren ustelkerien kasuarekin parekatu da. 9-N kontsula egin aurreko astean zabañdu zen heddabideetan. Oraingo hau, ekainaren 26ko Espainiako hauteskunde egunaren bezperan.
PP ez beste alderdi guztiek Mariano Rayoiri azalpenak eskatu dizkiote. Baita, horietako gehienek Barne ministrariaren dimisioa eskatu ere.