Espainiako Estatuko Kontuen Auzitegiak 66.577 milioi eurotan kalkulatu du bankuak erreskatatzeko kostea. Hau da, bankuei emandako diru publikoa eta oraindik, haren zatirik handiena, bankuek itzuli ez dutena.
Espainiako Estatuko bankuen zor ekonomikoa estaltzeko diru uste baino publiko gehiago erabili dela jakinarazi dute. Kontuen Auzitegiaren kalkuluen arabera, zifra Espainiako Bankuak esandakoa baino %1,30 handiagoa da: 66.577 milioi eurokoa da 2018ko abendura arteko jarduerengatik finantza sektoreari laguntza emateko kostua.
Laguntzen erdia erakundeen kapitalari egindako ekarpenetan eta partaidetza-kuotetan gauzatu zen, 60.247 milioi euro gutxi gora behera. Banco CAM (26.307 milioi) eta BFA-Bankia (22.427 milioi) izan ziren diru publiko gehien jaso zuten erakundeak. Estatuak, gehienez ere, 9.857 milioi berreskuratu ahal izango ditu Bankiatik; erreskatearen prezioaren erdia baino gutxiago, beste erdia bankuarentzat opari herritarren poltsikotik.