Herritarren txirotze orokortuaren testuinguruan, gutxiengo batek aberasten jarraitzen du, Oxfam gisako eragileek urtero egindako azterketa ekonomikoek erakusten dutenez. Enpresa askok aurten lehen sei hilabetean izandako emaitza ekonomikoen berri izaten ari gara asteotan, eta adibidez, Espainiako banka handiak –Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicajak– 9.454 milioi euroko irabaziak izan dituzte elkarrekin lehen sei hilabeteetan, 2021ean baino %20,98 gehiago. 2008ko krisi ekonomikotik errekuperatu gabe, pandemiak lehenik eta Ukrainako gudak ondoren eragindako egoera ekonomikoan banku nagusiek ere nabarmen handitu dituzte beren irabaziak.
Abuztuan sartu garen honetan, Ibex35a osatzen duten enpresa nagusien lehen sei hilabeteko balantzea jakiten ari gara pixkanaka-pixkanaka. Duela astebete informatu genuen Iberdrolak 2.075 milioi euroko irabaziak izan dituela eta Repsolek ere bikoiztu egin dituela haren irabaziak.
Energiaren sektoreko multinazional gehiagoren balantzeak dakartzagu gaurkoan:
Espainiako banku handiek 9.454 milioi euroko irabaziak izan dituzte lehen sei hilekoan, iaz epe berean baino %21 gehiago. Hona zerrenda:
Gutxi batzuek aberasten diren bitartean, herritarren gehiengoak bere bizi maila nola murriztu den sentitu ahal izan du azken hilabeteotan, prezioen igoera orokortuaren harira. Inflazioa uztailean %10,8 igo da Espainiako Estatuan, 38 urtean ikusi gabeko zerbait, eta elektrizitatea, elikagaiak eta jantziak izan dira azken hilabetean gehien igo direnak.
Uztailean, adibidez, gasak inoizko preziorik altuena izan du Espainiako Estatuan, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearen arabera.