"Zuzenbidearen araberakoa" izan zen Espainiako erregearen erretratua eta bandera mugitzea, udalaren arabera. Administrazioarekiko lehenengo epaitegiak, baina, "lehentasunezko tokian" ipintzeko agindu dio.
Administrazioarekiko lehen epaitegiko epaileak esan du Iruñeko Udalak Espainiako bandera eta erregearen irudia “lehentasunezko tokian” jarri behar dituela. Udala, ordea, ez dago ados; "zuzenbidearen araberakoa" izan zen bere jarduna, adierazi duenez. Horregatik, helegitea aurkeztuko du.
Sententziak tokiko autonomia "urratzen" duela dio udalak, baita "lehentasunezko tokia" zer ote den zalantzazkoa dela.
Epaileak, nolanahi ere, uste du ez dela betetzen ari legeak agindutakoa: “Ikurrak aretoaren fondoan jartzeak, publikoaren gibelean, eta sarreratik gutxien ikusten den lekuan, ez du betetzen legeak exijitzen duen lehentasunezkotasuna, are gutxiago aintzat hartuz aurkeztu den deokumentazioak demostratzen duela aretoko atea zabaltzen delarik, ateak txoko horretarantz egiten duela, eta sartzen direnentzat erretratua zein bandera ezkutuan uzten dituela”.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra