argia.eus
INPRIMATU
Espainiako bandera jarri du Aiaraldeko Ernaik EAJren egoitzan
  • Jeltzaleek PPren aurrekontuei baiezkoa eman dietela salatzeko, bideo batean plazaratu dituzte eginiko ekimenak. 

Aiaraldea @aiaraldea 2018ko maiatzaren 25

Espainiako bandera jarri du Aiaraldeko Ernaik EAJren Laudioko egoitzan. Modu horretan salatu nahi izan dute gazte antolakundeko kideek jeltzaleek PP eta Ciudadanosen aurrekontuei baiezkoa eman izana.

Horrez gain, kartelez osatutako muralak jarri dituzte herriko hainbat lekutan eta sare sozialetan zabaldu dute.

 

 

 

Albiste hau eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra. Aiaraldeak argitaratu du