argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Auzitegiak Txori Barrote konpartsa ikertuko du, presoen argazkiak erakusteagatik
  • Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketa tramiterako onartu du Ismael Moreno epaileak, eta konpartsaren jarduna ikertzea eskatu dio Espainiako Poliziari, Bilboko Aste Nagusian "terrorismoa goretsi" ote duen ebazteko.

ARGIA @argia 2022ko abuztuaren 30
@txori_barrote

Dignidad y Justicia elkarteak Txori Barrote konpartsaren aurkako salaketa jarri du, euskal presoen argazkiak erakutsi dituelako Aste Nagusian. Argazki horiek erakutsita ETAren biktimak zein haien senideak "iraindu" dituela adierazi du. Kaixo konpartsa ere salatu du, "presoen eskubideen aldeko bokatak" saltzeagatik. Euskal presoen eskubideen aldeko materiala salduta lortzen den dirua nora doan ikertzeko ere eskatu dio Espainiako Auzitegiari.