Akusatuen zigorraz gain, bi plataformen disoluzioa eskatu du auzitegiak. Terrorismoaren goratze delituak egin dituzten erakundeetan parte hartzea leporatzen diete. Akusatu bakoitzarentzat lau eta hamabi urte arteko espete zigorrak eskatu du Fiskal Nagusiak.
2015ean hasi zen auziak 180 graduko bira eman du. Auzia azken txanpan sartzear zela, akusatuak dauden Causa Galiza eta Ceivar talde galiziarretako hamabi militanteei zigorra gogortu die Fiskal Nagusiak. Lau eta hamabi urte bitarteko zigorrak ezartzea eskatu du: guztira 102 urte. Terrorismoaren goratze delituak egin dituzten erakundeetan parte hartu omen dutelako eskatu ditu zigorrak.
Causa Galiza-k argitaratutako ohar batean salatu duenez, Fiskal Nagusiaren “erabaki politiko-sozialak Espainiako 40 urteko erregimen neofrankistaren krisirik larrienean gaudela erakusten du, Kataluniako independentzia prozesua ondorio”. Gaineratu du “Espainiako Estatuko behin-behineko Gobernuak legalitatearen barruan dauden erakunde independentistei errepresio handia” jazarri diela, eta auzi hau erakusle dela.
O nosso trabalho político como independentistas e a solidariedade desenvolvida por muit@s de nós com militantes detid@s e pres@s som umha atividade legítima e pública. O que pretende Marlaska é, precisamewnte, aniquilar ambas vias de intervençom política. Nós seguiremos. pic.twitter.com/cmyW7nnOVR
— Causa Galiza (@CausaGaliza) November 11, 2019