argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Auzitegi Nazionalak Ospa Eguna “zaintzeko” erabaki du, baina ez du debekatu
  • Ismael Moreno epaileak Ospa Eguna debekatzea "giza eskubideen murrizketa bat" ekar lezakeela adierazi du. Era berean, ez ditu aurretiazko neurriak hartzeko moduko deliturik egingo dela iragartzeko motiboak ikusi. Alabaina, Ospa Eguna "zaintzeko" agindu du epaileak.

ARGIA @argia 2019ko abuztuaren 30
Ospa Egunaren aurkezpena. Argazkia: Altsasuko Gazte Asanblada.

Estatuko Fiskaltzak Ospa Eguna galarazteko eskatu zion Auzitegi Nazionalari, baina bigarren honek ez du debekatuko Altsasun (Nafarroan) urtero egin ohi den ekimena. Espainiako Estatuaren segurtasun indarrak Euskal Herritik joan daitezen eskatzeko eguna izan da azken hamar urteetan.

Ismael Moreno epaileak esan duenez, ez dago deliturik eginen denaren zantzurik aurreikusten  ospakizuna debekatzeko. Halaber du esan du, debekua "giza eskubideen murrizketa bat" izan liteke.