argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du onartu, beste behin, Xabier Atristainen hirugarren gradua
  • 1. Zigor Salak ebatzi du Atristainen aurkako epaia, nahiz eta Estrasburgok haren aurkako epaiketa ez zela “justua” izan adierazi. Bigarren aldia da hirugarren gradua atzera botatzen dutena.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko uztailaren 27a
Xabier Atristain, espetxetik irten berri Estrasburgoko epaiaren ostean / Argazkia: tve.es Xabier Atristain, espetxetik irten berri Estrasburgoko epaiaren ostean / Argazkia: tve.es

Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. Zigor Sailak Xabier Atristain preso politikoaren hirugarren gradua atzera bota izana salatu du Sarek. Antolakundearen esanetan, begi bistakoa da auzitegiaren jarrera “errenbantxan eta krudelkerian” oinarrituta dagoela.

Sarek gogora ekarri du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak esku hartu zuela Espainiako Auzitegiek Atristainen kasuan jarraitutako prozesuan. Epaiak “bidezko prozesu” baterako eskubidea ez zela errespetatu azaltzen zuen, eta Auzitegi Gorena behartu zuen epaia berrikustera. Dena dela, Espainiako Auzitegiek kondenari eutsi eta Atristain espetxeratu zuten.

Gipuzkoako espetxeak irteera baimenak izan zituen 2020tik 2021era. 2022an aske utzi zuten zortzi hilabetez. Ekainean, ordea, Auzitegi Gorenak espetxeratzeko agindua eman zuen. Uztailean Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua onartu eta lau hilabetez jarraitu zuen sailkapen horretan, Fiskaltzak Euskal Administrazioaren ebazpena berriro errekurritu zuen arte.

Ondorioz, Atristain bigarren gradura itzuli eta espetxeratu egin zuten. Gipuzkoako Zigor Kodearen Tratamendu Batzordeak bere sailkapena berrikusi zuen azaroan, eta hirugarren aldiz proposatu zitzaion hirugarren gradura igarotzea. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordeak proposamena berretsi zuen eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ere hirugarren graduaren alde egin zuen. Erabaki horren aurkako helegitea jarri zuen, ordea, Auzitegi Nazionaleko 1. zigor sailak.

Mobilizazioak

Sarek dei egin du hileko azken ostiraleko mobilizazioetan parte hartzera, eta batez ere uztailaren 28an Donostian egingo den mobilizaziora joatera.