argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen kondenak berrikusiko ditu asteazkenean
  • Jendaurreko ikustaldian 2i urtetik 13 urtera doazen kondenak berrikusiko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak asteazkenetik aurrera.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 16a
Artxiboko argazkia.

Asteazkenetik aurrera Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen gaineko kondenen aurkako helegiteak ikertuko ditu. Helegiteak jarri zaizkion sententzia Espainiako Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak egin zuen. Bertan, 13 urteko zigorra ezarri zioten Oihan Arnanzi, 12 urtekoa Jokin Unamuno eta Adur Ramirezi, 9 urtekoa Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urriolari, eta bi urtekoa Ainara Urkijori, kartzelan sartu ez duten bakarra.