argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Armada historia militarrari buruzko zikloa egiten ari da Donostian
  • Espainiako Armadak EAEn duen Defentsa Delegazioak, martxoaren 3tik 26ra Espainiako Historia Militarrari buruzko zikloa antolatu du Donostian. Garibai kaleko 19. zenbakian, Aita Arrue aretoan hitzaldi zikloa egiten ari dira asteazkenetan.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 15

"Gipuzkoarrak, Armada, Erregea eta Indietako lasterketa, Cervantesen garaian", hitzaldia emango du Ana Galdosek martxoaren 15ean.

Martxoaren 22an "Cervantesen Espainia, literaturatik historiara" emango du Alfonso Mateo-Sagastak.

Loiolako koartelean erakusketa jarri dute. Martxoaren 26ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik ostiralera (11:00-14:00 eta 16:00-20:00) eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara.

"Cervantesen heriotzaren mendeurrena nahiko oharkabean pasa da kulturaren hiriburu izan den hiri batean", adierazi dio Gipuzkoako Historiadoreen Elkarteko Carlos Rilovak El Diario Vascori.