argia.eus
INPRIMATU
Espainiako armada Gasteizen da
  • Koronabirusaren aurkako operazio baten aitzakian, Espainiako armadak Espainiako Estatuko 28 hiriburutan esku hartuko du. Gasteizeko kaleak hartzeko asmoa agertu dute.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 17a
Espainaiko armadako militarrak Madrilen (Argazkia: UME, Espainaiko Larrialdietarako Unitate Militarra)

Moncloatik eman du operazio militarraren berri Espainiako Defentsa Estatu Nagusiko buruzagi Miguel Villarroyak. Jakinarazi duenez, Espainiako armadak Espainiako Estatuko 28 hiriburutan arituko da, koronabirusaren aurkako operazioan.

"Instalazioak desinfektatu eta jende pilaketak ekiditea" xede, 1.800 militarrek hartuko dituzte ondoko hiriburuetako kaleak: Gasteiz, Segovia, Toledo, Avila, Aranjuez, Granada, Merida, Jerez, Alacant, Castelló, Santander, Oviedo, Pontevedra, A Coruña, Madril, Malaga, Valladolid, Zaragoza, Sevilla, Balentzia, Palma, eta Cadizeko badiako hiriburuak.

Aleak jaso duenez, militarrak lehen maniobrak egiten aritu dira Zabalgana auzoan.