Espainiako Armadako kideak atzera aurrera ari dira Iruñean, besteak beste Alde Zaharrean, soldaduak taldeka patruilatzen eta baita ere kamioekin. Besteak beste konpainia plazan.
Hainbat auzokide kexu agertu da ere militarrek dokumentazioa eskatu dietelako. Nafarroako Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren arabera, tren geltokia eta autobus geltokia gisako “azpiegitura kritikoak” miatzen ari dira, Txantrea auzoko Maria Auxiliadora erresidentziara materiala eramaten eta Balmis operazioan laguntzen. Espainiako Armadak operazio hau jarri du abian Estatutuko Segurtasun Indarrei mugen kontrolean laguntza emateko.
Alde Zaharreko hainbat lekutan ibili dira, Gazteluko Plazan taldeka, San Gregorio kalean eta Konpainia Plazan, besteak beste. Azken honetan herritarrek lapikoekin egin dute protesta, ondoko bideoan ikusten den bezala.
Espainiako Armada Iruñeko Alde Zaharrean ari da atzera aurrera, #koronabirusa-ren aurka ofizialki, baina honek okupazio bat ematen du gehiago. Konpainia Plazan kazolada zaratarekin erantzun diete. pic.twitter.com/ATiaEFjsIt
— Xabier Letona (@xletona) April 3, 2020
Orain 13:30etan egon da beste lapiko burrunba bat Iruñeko Alde Zaharrean Espainiako militarren presentziaren aurka eta "Alde Hemendik" doinua ere entzun da Konpainia plazan. Entzun: pic.twitter.com/14bLGc1eTx
— Xabier Letona (@xletona) April 3, 2020
Gastos militares para sanidad
— AZ Ekimena (@AZekimena) April 3, 2020
Auzoan ez zaituztegu behar pic.twitter.com/Eq78re95tl
Iruñeko Alde Zaharra, militarrez josita. Zergatik? Zertarako? Egiazki zer desinfektatu nahi dute, hiria ala armadaren irudia? pic.twitter.com/jKB5KvZBD7
— Juan Kruz Lakasta (@jklakasta) April 3, 2020
Espainiak militarrek Espainiako ereserkia jarri dute Alde Zaharretik alde egin dutenean, azpiko bideoan entzun daitekeenez.
Iruñeko alde zaharrean. 🏘
— amaiA. (@zuribostnerisei) April 3, 2020
Militarrak Espainiako himnoa jarrita. 📣#GertatzenAriDa 😠 pic.twitter.com/Dxw5qQBM8I