argia.eus
INPRIMATU
Espainiako aberastasunaren erdia baino gehiago biztanleriaren %10en eskuetan pilatzen da
  • Oxfam Intermonek argitaratutako txosten batek adierazi du Espainiako Estatuko %1 aberatsenen esku dagoela estatuko kapitalaren %22,4.  Bestalde, %50 pobreenak estatuko aberastasun guztiaren %7,8aren jabe baino ez dira.

Leire Ibar 2024ko urriaren 18a
Florentino Perez da Espainiako pertsonarik aberatsenetako bat eta %1 horren parte.

Oxfamen ikerketak erakutsi duenez, aberatsenen eta pobreenen arteko arrakala azken hogei urteetan “nabarmen” handitu da. 2011n, Espainiako Estatuko biztanleriaren %50 pobreenek aberastasunaren %11,4 zuten, eta hurrengo bost urteetan hori murriztu egin zen, %7,2ra jaitsiz eta 2016az geroztik 0,6 puntu soilik igo da portzentaia hau.

Joera horri finantza-aberastasunaren bilakaera ere gehitu behar zaio; izan ere, finantza-aktiboek aberastasun gordinarekiko duten pisua ia bikoiztu egin da azken 20 urteetan. %10 pertsona aberatsenen eskuetan dago balioaren ia % 80,

Bestalde, inflazioak gora egin duen arren, langileen soldatak etengabe murriztu dira. 2020 eta 2024 artean, langileen soldatak batez beste %9 igotzea lortu dute, inflazioaren %19,1eko igoerarekin alderatuta. Hala ere, enpresa handietako zuzendaritzetako exekutiboen soldatak %45 igo dira azken lau urteetan, eta bankuek eta akzionistek ere irabazi handiak lortu dituzte. 2022an, banketxeek %33 handitu zituzten irabaziak, eta akzionistek %29ko igoera izan zuten.

Batez beste, ondorioztatu dute langile arrunt batek 91 urte behar ditu exekutibo batek urte bakarrean irabazten duena irabazteko. Bestalde, enpresa horietan genero-desberdintasunak bere horretan dirau, emakumeek gizonek baino %15 gutxiago irabazten baitute, batez beste.