argia.eus
INPRIMATU
Espainiak 2023rako egin nahi du Nafarroan AHTa
  • Egun abian den 2010eko hitzarmena bertan behera utzi du aldebakartasunez eta beregain hartu du Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren afera. Manu Aierdik erantzun dena da herritarren interesak lehenesten segituko dutela. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko irailaren 29a

UPNk kezka agertu du beste behin Espainiako Kongresuan. Sustapen Ministroari egin dio galdera Abiadura Handiko Trenaren inguruan. Iñigo de la Sernak esan du 2023rako egin nahiko lukeela AHTa Nafarroan. Euskal Autonomia Erkidegoko Y-rekin lotura izanen duena eta Zaragozarekin bat eginen duen korridorea izanen dela jakinarazi du. Eta ohartarazi du: 2010eko hitzarmena bertan behera utzi duela eta beregain hartuko duela afera horren inguruko guztia. 

Garapen Ekonomikorako presidenteordeak, Manu Aierdik erantzun egin dio: nafarren interesak lehenetsiz segituko dutela defendatzen azpiegitura horretarako prestatua duten proposamena. Ez du ulertzen zergatik utziko duten bertan behera 2010eko hitzarmena: "Nafarroak betebeharrekin ez du hutsik egin". 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra