argia.eus
INPRIMATU
Espainia torturengatik ez salatzeko ohartarazi zioten NBEko kontalariari
  • Nekane Txapartegik salatutako torturak aipatu ditu Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak elkarrizketa batean: “Goi instantziek esan zidaten: ‘Ezin dugu publikoki salatu espainiarrek torturatzen dutela, Madril lagun inportantea baita guretzat Europar Batasuneko negoziazioetan’”. Naizek argitaratu du berria.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 09a

Die Ziet egunkari suitzarrean elkarrizketatu dute Melzer eta bertan kontatu du Suitzan bizi den Nekane Txapartegi Espainiara estraditatzeko eskaera egin zutenean, kontra azaldu zela bera, “tortura bidez lortutako aitortzen ondorioz” estraditatu nahi zutelako Txapartegi. Orduan ohartarazi zioten goi instantziek ezin zutela Espainia torturengatik salatu.

Interes politiko eta ekonomikoak tartean sartzen direlarik, Zuzenbide Estatua urratzen dela adierazi du Melzerrek.

18/98 makrosumarioaren baitan sei urte eta bederatzi hilabeteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten Txapartegi, 2009an. Epaiketan, Guardia Zibilak bortizki torturatu zuela jakinarazi zuen. Gaiaz gehiago irakurtzeko, sartu ARGIAren Nekane Txapartegi kanalean.