argia.eus
INPRIMATU
Pedro Sánchez, PSOE
“Espainia argia izan da: bloke atzerakoiak porrot egin du”
  • “Duela lau urte baino boto, eserleku eta portzentaje gehiago atera dugu”, azpimarratu du Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko egungo presidenteak.

ARGIA @argia 2023ko uztailaren 24a
Argazkia: PSOE

Eskerrak ematen hasi du diskurtsoa PSOEko buruak. Labur, tinko eta pozik mintzatu da presidentea.

“Hauteskunde aurreratuak deitu nituen, herrialde bezala zein norabide hartu erabaki behar genuela uste nuelako: aurrerakoia edo atzerakoia”, adierazi du Pedro Sánchezek. “Espainia argia izan da: bloke atzerakoiak porrot egin du. Eskubideetan murrizketak planteatzen zituzten haiek, PP eta VOXen blokeak, porrot egin du. Aurrera egiten jarraitu nahi dugunak askoz gehiago gara, askoz gehiago gara Espainiak aurrera egiten jarrai dezan nahi dugunok, eta hala izaten jarraituko du”.