argia.eus
INPRIMATU
Eslovakiako barne ministroak dimisioa eman du Ján Kuciak kazetariaren hilketaren ostean
  • Eslovakiako barne ministro Robert Kalinak-ek dimisioa eman du astelehenean, Ján Kuciak 27 urteko kazetariaren hilketatik bi astera. Gertakari honek krisi politiko eta soziala eragin du herrialdean.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko martxoaren 13a
Eslovakiako barne ministroa, Robert Kalinak (Arg: SME)

Eslovakiako barne ministroak prentsaurrean jakinarazi du Robert Fico ministro sozial-demokratak gidatutako Gobernuko koalizioa utziko duela, herrialdearen egonkortasunaren mesedetan. Ján Kuciak kazetariaren hilketaren aurka Bratislavan milaka pertsonak egindako manifestaziotik bi egunera eman du dimisioaren berri.

Hilketaren aurretik, Kuciak Italiako krimen antolatuko taldeen eta Eslovakiako buruzagi politikoen arteko harremanak ikertzen ari zen. Bera eta bere bikotekide Martina Kurnikova hilik aurkitu zituzten euren Bratislavako etxean, otsailaren 25ean.

Vasil Spirko fiskalak Kalinak barne ministroaren eta Ján Pociatek finantza ministroaren aurka egin du, konplot kriminalean parte hartzea egotzita. Polizia buruak ere salatu ditu Spirkok. “Azkenean gizarteak uler dezake nork gobernatzen duen estatu hau eta nola, eta noren onurarendako”, esan du fiskalak.