Eskuina atera da garaile Italiako hauteskundeetan, baina alderdietako inork ez du gehiengo absolutua lortu, eta herrialdeak hartuko duen norabide politikoa ez da ziurra. Boto gehien jaso dituzten alderdiak Bost Izarren Mugimendua eta Lega Norte talde ultraeskuindarra izan dira.
Luigi di Maioren Bost Izarren Mugimendua izan da boto gehien jaso dituen alderdia, %31,78aren babesarekin. Matteo Renzi lehen ministro ohiaren Alderdi Demokratikoa izan da bigarren bozkatuena (%19,20), Matteo Salviniren Lega Norte hirugarrena (%18,6) eta Silvio Berlusconik sortutako Forza Italia laugarrena (%13,5).
Gehiengo absoluturik gabeko hauteskundeen ostean, alderdi guztiek negoziazioei ekin beharko diete Gobernua osatzeko. Emaitzak behin-behinekoak dira momentuz, eta alderdi nagusietako ordezkariek ez dute hitz egin oraindik.
Ondoko txioaren grafikoan ikusten da ondo nola geratu den Italia hauteskunde honetan:
La nuova mappa politica dell'Italia: 10 regioni al M5S, 9 al centrodestra, 1 al centrosinistra#elezioni2018 #maratonayoutrend
➡️ Naviga qui la mappa interattiva per @SkyTG24 https://t.co/70YQx5CoE5 pic.twitter.com/ibOlqwz7jg
— YouTrend (@you_trend) March 5, 2018