argia.eus
INPRIMATU
Hauteskunde erregionalak Italian
Eskuin muturraren mamua uxatuz, zentro-ezkerra garaile Toscanan
  • 5 puntuko aldearekin gailendu zaio Eugenio Giani sozialdemokrata Susanna Ceccardi ultraeskuinaren hautagaiari Toscanan. Borroka estua espero zen Apulian ere zentro-ezkerrak irabazi du.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2020ko irailaren 22a
Eugenio Gianik garaitu egin du eskuin muturreko hautagaia Toscaan.

Eugenio Gianiren garaipena kolpe gogorra da Lega mugimenduarentzat eta Matteo Salvini ministro ohiaren asmoentzat. Urtarrilan Emilia-Romana eskualdean gertatu bezala, zentro-ezkerrak eutsi egin dio Legak botatako erronka elektoralari.

Toscanan bizitako porrotak estrategiaz aldatzera behar dezake Legako liderra. Orain urrun ikusten da Salvinik azken hilabeteetan hauteskunde orokorrak aurreratzeko erakutsi duen asmoekin aurrera egitea. Gaur atzo baina ahulago dago Salvini lehen ministro bilakatzeko lasterketan. Kontrara, Giussepe Conteren gobernua zein berau sostengatzen duten PD Alderdi Demokratikoa eta M5S Bost Izar Mugimendua indartuta atera dira hauteskundeetatik.

Gainontzeko lurraldeetan ez da ezustekorik izan, Markak, Veneto eta Ligurian eskuina gailendu da eta Campanian ezkerra.

Konstituzio erreforma

Hauteskunde erregionalekin batera, Italia osoan Konstituzioa erreformatzeko erreferenduma ere egin dute pasa den asteburuan. Italiarrek bozken %69,56arekin erabaki dute Legebiltzarrean eta Senatuan egun dauden 945 ordezkari politikoetatik 600 ordezkarira jaistea.