argia.eus
INPRIMATU
Eskuak lotuz zubiak eraiko dituzte Iruñean euskal presoen eskubideen alde
  • Iruñeko Oblatas zubia eta Santa Engraziko zubia lotuko ditu Sarek urriaren 5ean euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioan. Giza katea 12:00etan izango da.

ARGIA @argia 2019ko irailaren 18a
Iruñeko Santa Engrazi zubian egin zuen aurkezpena Sarek. (Arg.: Sare) Iruñeko Santa Engrazi zubian egin zuen aurkezpena Sarek. (Arg.: Sare)

Presoen aldeko elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, “ekimen honekin, presoak etxeratzeko ezberdinen arteko zubi-lanaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, adierazi nahi baitugu nafar jendartea izan behar dela presoen etxeratzea gauzatzeko eta konponbidean urratsak biderkatzeko zubiak eraiki behar dituena: nik, zuk, guk… denok leku beretik bultzatu behar dugula!”.

“Azken batean, herritarrok izan behar dugu presoak etxeratzeko zubi –adierazi zuen elkarteak Iruñeko Santa Engrazia zubian egindako agerraldian–, konponbidearen zein elkarbizitzaren alde zubiak eraikitzeko prest gauden herritar aktiboak. Presorik gabeko herri baketsu eta justuago batean amesten dugun herritarrak izan behar gara bide horretan aktibo. Kalean, instituzioetan, lantegietan, ikastetxetan… biderkatu egin behar ditugu aktibo horiek, bai gehiago izateko asmoz eta bai gure helburuetara azkarrago iristeko asmoz ere”.

 

Argazkia: Sare