argia.eus
INPRIMATU
“Esku Harriak: Oteizaren (h)aria” sormen lanaren bertsioa estreinatuko dute urriaren 3an
  • Iruñean egingo den Garaikide 2018 izeneko zikloaren baitan eskainiko dute MugMus laborategiaren emanaldi berria.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 25
Esku harriak: Oteizaren (h)aria

Mugmus laborategiaren helburua, sorkuntza lanak garatu eta eszenaratzea da eta oraingoan, “Esku Harriak: Oteizaren (h)aria" izeneko ikuskizuna plazaratuko du. Dantza,musika, bertsoa eta eskultura uztartzen ditu lan berri honek.

Lana gehiago ezagutu nahi izanez gero aurrerapen bideoa hemen.

Garaikide 2018 proiektua jarri du martxan Iruñeko Udalak

Irailaren 26tik urriaren 28ra egingo da, euskarazko adierazpen artistikoak erakustea helburu duen erakusketa.

Iruñeako Mendillorriko Civivoxean, Kondestablen, Iturramako Civivoxean eta Gayarre antzokian eskainiko dira bederatzi proposamenak.

Ikuskizunetarako sarrerak 5 euroan erosi daitezke emanaldiaren tokian edo hiru webgune hauetan: www.iruñakulturada.eus/ www.pamplona.es/ www.teatrogayarre.com

Adierazpen artistikoen xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi hemen.