Erresuma Batu Federal baten barruan lan, nekazaritza, arrantza edota kanpo-politikaren arloetan izango lituzke eskumenak Eskoziak, Brownek proposatutakoaren arabera. Gai horietarako nazioartean ordezkaritza propioa izango luke eta erdi-independentzia egoera lortuko luke Eskoziak.
Ekainaren 23ko Brexitaren ondoren, orain arte Bruselak izandako eskumenak Edinburgok izatea proposatu du Brownek, Londresek izan beharrean eta aurrez aipaturiko arlo horietan, VilaWebek argitaratu duenez.
Eskoziaren independentzia lortzea 2014an baino zailagoa dela dio Brownek, baina Konstituzioan aldaketak aldarrikatu ditu: moneta, pentsioak eta segurtasuna Erresuma Batuaren esku geratuko lirateke, baina gainontzeko gaiez Eskozia bera arduratuko litzateke.
2007 eta 2010 bitartean Erresuma Batuko Lehen Ministro laborista izan zen Brown. Eskoziaren erreferendumean ezetzaren kanpainaren buru izan zen eta Brexitaren aurkakoan ere parte hartu du.