2014ko udazkenean egingo den erreferendumari begira, Eskoziaren independentziaren aldeko kanpainari ekingo diote gaur Edinburgon zenbait alderdik. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroaren Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) da Eskozia bai kanpainaren sustatzaile nagusia. Bere helburua "Eskoziaren historian sortutako herritarren kanpaina handiena" sortzea da.
Independentziaren aurkako kanpainaren buru den Alistair Darling laboristak, bere aldetik, 1.000 eskoziar ingururi eginiko galdeketaren datuak kaleratu ditu. Hauen arabera, herritarren %33 independentziaren alde, %57 Erresuma Batuan jarraitzearen alde eta %10 zalantzan daude.
Erreferendumean planteatuko den galdera hurrengoa izango da: Eskoziak herrialde independentea izan behar duela uste duzu?. Erantzunak bi izango dira: Bai eta Ez.