argia.eus
INPRIMATU
Eskoziako parlamentuak independentzia babestu du formalki
  • Eskoziako parlamentuak ofizialki babestu zuen atzo herrialdearen independentzia. Eskoziak subiranoa izateko aukera ikusi du berriro, Eskoziako parlamentuko kideek babesa eman baitiote, aldeko 69 boto eta aurkako 52 botorekin. Lehen aldiz bozkatu da gaia, 1707an parlamentua disolbatu zenetik.

2012ko ekainaren 01
Eskoziako legebiltzarra independentziaren alde

Alex Salmond lehen ministroak azaldu du parlamentu eskoziarrak azken urteetan "asko lortu duela", baina oraindik "ez dela gai" herrikideei eragiten dien hainbat gairen inguruan erabakiak hartzeko.

Lehen ministroak gaineratu du eskoziar parlamentuak lehen bezala jarraituko duela. Baina azpimarratu du Edinburgoko Auzitegiak bere gain hartu behar duela Eskoziako Auzitegi Gorenaren egitekoa.

Bestalde, Salmondek adierazi zuen independentziaren hautuak irabaziko balu, Europar Batasuneko kide izaten jarraitzea defendatzen dutela, Estatu-Buru Ingalaterrako Isabel II Erregina mantenduko luketela eta monetatzat libera esterlina erabiltzen jarraituko dutela.