argia.eus
INPRIMATU
Eskoziako Alderdi Nazionalak independentziaren bidea zehazteko kongresua hasi du
  • Eskoziako Alderi Nazionalaren urteko 77. Kongresu Nazionala gaur hasten da Inverness hirian. Bertan 2015 arte irauten duen agintaldian independentzia lortu asmoz jarraitu behar duten estrategia finkatzen saiatuko dira. Herrialde osotik joandako bi mila ordezkarik Eskozian egindako ekitaldi politikorik jendetsuena bilakatu dute.

2011ko urriaren 20a
Alex Salmond Eskoziako lehen ministro independentista

Gai ezberdinak jorratuko dituzte ordezkariek igandera arte iraungo duen kongresuan. Hala, igandean, "Independentziarako bideorria" landuko dute, eta ondorioak igandean bertan edo astelehenean jakinaraziko dituztela pentsatzekoa da.

Independentziaren tenpoa Eskoziako politikako eztabaidarik sutsuenetakoa da. Orain egun gutxi, Alex Salmond lehen ministroak baztertu egin zuen erreferenduma 2013a baino lehen egitea, nahiz eta kausak geroz eta babes handiagoa izan eskoziarren artean. Salmondek esan zuenez erreferenduma legegintzaldiaren bigarren erdian egingo dute, hauteskunde konpromiso finkoa delako.