argia.eus
INPRIMATU
Aberri Eguna Eskoziara eta Kataluniara begira
  • Independentistak sareak apirilaren 20rako Nafarroako hiriburuan antolatutako Euskal Herriak erabaki. Zazpiak bat lelopeko Aberri Egunera joateko deiarekin bat egin dute Sortuk, EAk, Aralarrek, ABk eta Alternatibak. Bezperan Larresoron (Lapurdi) antolatu duten ekitaldira gerturatzeko deia ere egin dute.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko apirilaren 09a
runen egin zuten Aberri Egunerako deia, atzo, Sortuk, EAk, ABk, Aralarrek eta Alternatibak. (Argazkia: G. RUBIO)

Euskal Herriaren lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea izango dira festaren ardatza, Kataluniako eta Eskoziako prozesuak gogoan izango dira egunean: “XXI. mendeko Europan herriek eta nazioek beren etorkizuna eraikitzeko muga bakarra herritarren borondateak adierazten duena izan behar da”, adierazi du EAko idazkari nagusi Peio Urizarrek.

Eragile politiko, sozial eta sindikalen artean herriaren etorkizuna eraikitzeko prozesua bultzatu behar dela adierazi dute alderdiek, estatua izateko eskubidea aldarrikatzeko: “Elkarlana sustatu eta elkarrizketa politiko zabala bermatu behar da Nafarroa Garaian, Ipar Euskal Herrian eta EAEn”.

Aberri Egunaren egitaraua eguerdiko 12:00etan hasiko da Golem zineetatik atera eta Sarasate kalean amaituko den manifestazioarekin. Ondoren bazkari herrikoia antolatuta dago Anaitasuna kiroldegian 15:00etarako. Arratsalde eta gau partean festak Alde Zaharrean jarraituko du adin guztietarako antolaturiko hainbat ekitaldirekin.