argia.eus
INPRIMATU
Eskoziak eta Galesek Brexitaren akordioaren aurkako mozioa onartu dute
  • Gobernu britainiarrak eta Europar Batasunak negoziaturiko akordioaren aurka mozioa onartu dute, aldi berean, Eskoziako Parlamentuak eta Galeseko Asanblea Nazionalak. Inongo trataturik gabe Europar Batasuna uztea “erabat onartezina” dela dio mozioak.

ARGIA @argia 2019ko martxoaren 06a

Hilaren 29an Brexita gauzatzea aurreikusten denean, “Britainia Handia akordiorik gabe Europar Batasunetik ateratzea saihesteko neurri berehalakoak” eskatu dizkiote Londresi Eskoziako eta Galeseko gobernuek. Brexitaren data atzeratzeko ere eskatu diote.

Londresko Gobernua jarraitzen ari den bide-orria “oso txarra” dela iritzita onartu dute mozioa. Lehenengo aldia da mozio bat une berean eztabaidatu eta bozkatzen dutena bi ganberek.

Brexitaren aitzakian independentziari buruzko bigarren erreferendum bat bultzatu nahi izatea leporatu diote Eskoziako kontserbadoreek Eskoziako Gobernuari.