argia.eus
INPRIMATU
Eskoziak erreferenduma 2014an egin nahi du, Erresuma Batuaren presioa baztertuta
  • "Erreferendumaren baldintzak ez ditu Erresuma Batuak ezarriko, egun horiek pasa dira", adierazi du Alex Salmond Eskoziar lehen ministroak Sky News katearentzat eginiko elkarrizketa batean.

2012ko urtarrilaren 11

Eskoziar agintariarentzat 2014a data egokiena da "azken 300 urteetako erabakirik garrantzitsuenaren aurrean gauzak bere lekuan ipini eta herritarrek argudio guztiak entzutea ahalbidetuko duelako".

Pasa den astelehenean David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak 18 hilabeteko epea ezarri zion Eskoziako Gobernuari independentziari buruzko erreferenduma burutzeko. Cameronek Erresuma Batuko Gobernuaren oniritzia beharrezkoa duela jakinarazi nahi izan zion Alex Salmond Eskoziako lehen ministroari, eta epeak mozteko nahia azaldu zuen, Salmonden asmoa herri kontsulta 2014an egitea baita. Eskoziako Gobernuak Londresen presioak aldera batera utzi eta Edinburgoko Parlamentuaren babesean erreferenduma 2014ko udazkenean burutzeko asmoa berretsi du.

Hemen bideoa ingelesez: