Koronabirusak kutsatutako gizon bat hilik aurkitu dute bere Eskoriatzako etxean, Lakuako Segurtasun Sailaren arabera. Konfinamenduan zegoen joan den ostegunean positibo eman zuenetik.
Eskoriatzako gizon baten hilotza aurkitu dute Intxaurtxueta auzoko bere etxean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Uztailaren 12ko goizeko 11:00ak aldera topatu dute gorpua.
Udaltzaingoak adierazi duenez, gizonak positibo eman zuen koronabirusa atzemateko testean eta, geroztik, telefono bidezko jarraipena egiten ari zitzaizkion egunero. Igandean, ordea, ez zuen erantzun eta suhiltzaile zein medikuak bere egoera egiaztatzera joan zirenean hilik aurkitu zuten.
Heriotza “arrazoi naturalengatik” jazo dela adierazi du medikuak, Europa Press agentziak aipatutako iturrien arabera. Dena den, gertakariaren inguruko ikerketa abiatu du Ertzaintzak.