argia.eus
INPRIMATU
Eskoletako segregazioa salatzeko, Hezkuntza Ordezkaritzan sartu da irakasle talde bat
  • "Eskola bat, denona eta denontzat. Segregaziorik ez" lelopean elkarretaratzea egin du irakasle talde batek, Hezkuntza Ordezkaritzaren parean, Gasteizen. Ondoren, Hezkuntza Delegaritzan sartu dira irakasleak. Izan ere, une horretan Matrikulazioaren batzorde bat egiten ari ziren barruan.

Hala Bedi @halabedi 2017ko urriaren 11

Jose Masak, Hala Bediko Suelta La Ollan salatu duenez, Steilas sindikatua ez da gonbidatua izan. Segurtasuneko langile bat hurbildu da irakasleengana eta Delegaritzatik alde egiteko eskatu die. Minutu batzuen ostean, bertatik joan dira. “Baina entzun gaituzte” esan du Masak.

Matrikulazio sistemak ikasle asko baztertzen dituela salatu nahi izan dute elkarretaratzearekin eta protestarekin. “Sistema segregatzailea bultzatzen ari da Eusko Jaurlaritza”, salatu du Steilaseko kideak Hala Bediko mikrofonoetan. 

Aurreko ikasturtean, antzeko protestak egin zituzten, tartean Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin zutena.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.