Abaltzisketako Txalburu eskolak antolatuta, Gipuzkoako Eskola Txikien Jaiaren 24. edizioa ospatu zuten atzo ehundaka lagunek. Eskola txikiek bizirik jarraitzen dutela aldarrikatu zuten bertan bildutakoek: "Garbi dugu eskola txikia herri txikietako bihotza dela", adierazi zuten antolatzaileek. Orotara 27 eskola txiki daude gaur egun Gipuzkoan. Txalburu ikastolak 2 eta 12 urte arteko 37 ikasle eta 6 irakasle ditu. Datorren urtean Larraulgo eskolak antolatuko du jaia.