Martxo honetan hasten da ramadana. Jaminak irakasleari baimena eskatu dio kartel bat jartzeko ramadan garaia dela, besterik gabe, bere ikaskideek jakin dezaten.
Irakasleak ezezkoa eman dio, "gu ikastegi laikoa gara". Jaminari tonto aurpegia geratu zaio; Gabonetan jaiotzak marraztu eta pintatu zituzten klasean; Santa Agedari egin diote kantu; Inmaculada edo El Pilarreko amabirjinen egunetan jai izan dute… laster Aste Santua etorriko da eta oporrak izango dituzte.
Jaminak bere ikaskideek musulmanak ezagutzea eta beren ohituretara hurbiltzea nahi zuen… Baina ez, gure eskolak laikoak (omen) dira eta.
Xabier Etxaniz Erle