argia.eus
INPRIMATU
Eskola kiroleko profesionalek ez dute baztertzen auzitegira jotzea
  • EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritza eremu gorrian dauden herrietan zabaltzeko baimena eman du, ondorioz, eskola kiroleko profesionalak helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari dira.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko otsailaren 11

COVID-19aren intzidentzia handia zuten udalerrietan ostalaritza ixteko erabakiaren kontra egin zuten Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ostalarien elkarteek. Auziaren muina aztertu bitartean, neurria bertan behera uzteko eskatu zuten. Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurrien ondorioz ekintzak etenda dituzten kolektibo ezberdinek aukera bat ikusi dute taberna eta jatetxeen gainean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakian. Ivan Eskamez Bultza Kirola Euskadi plataformako bozeramaileak Radio Vitorian adierazi duenez, tribunaletara joateko aukera aztertzen ari dira.

Eskola-kirola, ezinezkoa

Pandemia hasi zen unetik, haur zein gazteen eremuan ia momentu oro debekatuta egon da eskola-kirola.  Tarteka debeku hau kendu bada ere, ez dute normaltasun batera iristeko aukerarik izan. Kirol arloan, profesionalek eta semi-profesionalak bakarrik dute entrenatzeko eta jolasteko aukera une honetan.