argia.eus
INPRIMATU
Eskola kirola debekatu dute Araban eta Bizkaian
  • Haurrek ikasturtea hasi eta kutsatzeak nola doazen aztertu arte, ez da eskola-kirolarik egingo Araban eta Bizkaian, nahiz eta koronabirusagatik protokolo zurruna prest dagoen ikasturte honetarako. Oraingoz, lurraldeotako foru aldundien arabera, “debekatuta egongo da partida, torneo edota ekintzak antolatzea, lagun artekoak izanda ere”.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 03a

Pandemiaren bilakaeraren arabera erabakiko dute eskola-kirola berrabiarazi ala ez. Dena den, Bizkaian izena eman daiteke dagoeneko, eta kontuan izango dute gero zerrenda hori.

Neurriak

Bizi dugun pandemiak baldintzatuta, berezia izango da ikasturte honetako eskola-kirola. Protokolo zehatza adostu dute EAEko hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak, eta besteak beste, prebentzio eta segurtasun ikastaroa jasoko dute arduradun eta teknikariek; protokoloa behar bezala betetzen dela ziurtatzeko arduradun bat jarriko da; ekintzetan ez da ikuslerik izango; eta aldagelak ezingo dira erabili.