argia.eus
INPRIMATU
Eskola jantokietako enpresen iruzurra eta tokiko kudeaketaren beharra
  • Hamar urtez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako milaka ikasleri jaten eman dieten enpresei milioika eurotako isuna jarri berri diete, Lehiaren Euskal Agintaritzaren arabera, prezioak adostu zituzten eskoletako jantokiei zerbitzua eman dieten zortzi enpresak, eta ezkutuko akordio horrekin, zerbitzua ematea bermatzea eta prezioa igotzea lortu zuten.

Zebrabidea @zebrabidea 2016ko otsailaren 12a

Hainbat hari mutur ditu matazak, besteak beste, 2003tik 2014ra bitartean ustez egindako iruzurra ez baitute aurten arte zergatik ez ote duten atzeman. Oinarrizko zerbitzu batez modu horretan aprobetxatzea zeresana eragiteko modukoa delakoan, tertuliara ekarri du gaia Arrosa Sareko Zebrabidea magazineak, Ikoitz Arreserekin eta Nora Salbotxekin hausnartzeko.

[Albiste hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]