Ikastetxe ugarik egin dute jangelen jarduera zuzenean kudeatzeko eskaria azken urteetan. 2019-2020 ikasturtetik aurrera jarriko da indarrean Jaurlaritzak harturiko erabakia.
Irailetik aurrera, eskola jantokien zerbitzua kudeatzeko aukera izango dute guraso elkarteek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak adierazi duenez. Ikastetxe bakoitzak bere jangela propio kudeatu ahalko du, Eskola Kontseiluak hala adostuz gero.
Guraso elkarteek sukaldeko langileak kontratatzea, elikagaiak eskuratzea edo jakien segurtasuna bermatzearen inguruko erabakiak hartu beharko dituzte.
Jaurlaritzak diru-laguntza deialdia irekiko du, ikastetxeei zuzeneko kudeaketa “errazteko”.