Askotariko hitzaldi, tailer eta kontzertuak eskainiko dituzte uztailaren 25etik 28ra egingo duten martxan. Jakinarazi dutenez, aforo mugatua duten ekitaldietan bonoa dutenek izango dute lehentasuna. Euskal Herriko hainbat txokotan jarri dituzte salgai.
Data hurbildu ahala Eskola Ibiltariaren xehetasunak eman dituzte Ikasle Abertzaleek. Askotariko ibilaldi, tailer, hitzaldi eta kontzertu eskaintza izango da Sakanan barrena egingo duten martxan. Era berean, gogoratu dute bonoak salgai daudela Euskal Herriko taberna ugaritan.
Albiste hau Topatu.eus -ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.