argia.eus
INPRIMATU
EAEko eskola garraioko eta patioko begiraleak greban
  • Greba abiatuko dute EAEko eskoletako garraioko eta patio begiraleek astelehenarekin, hitzarmen kolektiboaren defentsan. Konponbiderik topatu ezean, hilaren 27an greba mugagabeari ekingo diote.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2014ko urtarrilaren 13a
Azaroan eta abenduaren ere protestak egin zituzten. (Arg: Oskar Martinez, Deia.com) Azaroan eta abenduaren ere protestak egin zituzten. (Arg: Oskar Martinez, Deia.com)

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute protesta. Izan ere, autobusetako eta jolastokietako beharginek ez dute akordiorik erdiesten patronala osatzen duten Eulen eta Ceclee enpresekin. “Inmobilismoa” aurpegiratu diete langileek.

500 lagunek bat egin dezakete mobilizazioarekin. Eusko Jaularitzak ez du gutxieneko zerbitzurik ezarri.

Azaroan hasitako tira-bira

Ez da begiraleek egindako lehenengo greba izango urtarrilekoa. Azaroan egin zuten aurrenko paroa, eta abenduan bigarrena. Orduko deialdien jarraipena “masiboa” izan zen, deitzaileen irudiko.